Amarauna
Irune Gurtubai
"Espero dugu ateak zabaltzeko balio izatea Cannesen zigiluak"
Canneseko jaialdia ez da egin aurten, baina 56 film aukeratu dituzte zinemaldiaren zigilua eramateko. Tartean da "Limbo", Ben Sharrock zuzendariaren eta Irune Gurtubai ekoizlearen filma.
-
Irune Gurtubai eta Ben Sharrock "Limbo"ren filmatzean
13:44 min
Ben Sharrock zuzendariaren eta Irune Gurtubairen bigarren film luzea da Limbo. Pikadero baino "serioagoa" dela onartu digu Gurtubaik, baina ez du lehendabiziko hark zuen umorea galdu, nahiz eta gai serioagoa jorratzen duen: Erresuma Batun asiloa eskatzen duten lau errefuxiatu ditu protagonista. Canneseko jaialdia ez da egin aurten, baina 56 film aukeratu dituzte zinemaldiaren zigilua eramateko. Tartean da Limbo. Ondo bidean, datorren urte hasieran iritsiko da gure zinema aretoetara.