Amarauna
PATRIKAKO SOLFEOA
Bertsioa eta plagioa bereizten badakizu? Zaku bete bertsio ekarri digu Ainara Ortegak
Euskal Herrian oso ezagun egin zaizkigun hainbat doinu, bertsioak direla erakutsiz, jatorrizko doinuak ekarri dizkigu Ainara Ortegak Euskadi Irratiko Amarauneko bere kolaborazioan.
-
John Denver, Estatu Batuetako musikaria
22:05 min
Ainara Ortegaren aburuz, Egan taldeak egin du, esaterako, bertsioen ekarpen zabala. Talde honen kantarik ezagunenen artean da "Behin batian Loiolan". Jatorrian duen doinua, John Denverren "Annie's Song izeneko doinua da. Ziur hainbatetan dantzatuko zenuela Kortatu Taldearen "Sarri sarri" doinua, 1985 urtetik entzun genezakeena, baina Jamaikako ska doinu bat; Toots and the Maytals taldearen "Chatty Chatty" dagoela argitu digu.
Oskorri taldearen "Guretzat" kanta berriz, txikitatik oso ezagun egin zaio Ortegari, eta zehaztu digu Gabriel Arestik, elizako "Hona bildots eztia" kantutik hartutakoa dela. euskadi Irratiko uhinetan erakutsi digun beste harribitxi bat, Pantxoa eta Peioren "Lepoan hartu" da. Lehen mundu gerrako ingelesen doinu battik omen dator, "It's a long way to Tapperay". telesforo Monzonek bertsolaritzarako afizio handia omen zuen eta besteen doinuetatik prestamotxoak hartzen zituela erakutsi digu.
Ainara Ortegak berak ere bertsioak egiten dituela esan digu, eta aitortzen du "lan galanta dela besteen doinua mozorrotu edo eraldatzea". Horren erakusle, 2014an Gasteizen, Chet Bakerren oroimenez egidako kontzertuan grabatu zuen kantuetako bat ekarri digu. Pianoa, tronpeta, ahotsa eta biolina uztartzeko, Chet Bakerren errepertorioko ohiko abestiak moldatu zituen. "On the Stree where you live" jazz kantuari euskarazko hitzak jarri zizkion eta hala, Chet Bakerri buruz duen irudia marraztu zuen "Katu beltz urdin hotza" doinua osatuz.