Amarauna
Urrezko hirukia, Moiorengatik
Kattalin Miner eta Imanol Alvarez EHGAM-en sariez, LGTBI egunaz eta aldarrikapenez
LGTBI+ kolektiboaren egunaren kari atzo jaso zuen Kattalin Minerrek EHGAM-ek eskainitako urrezko hirukia saria. Trapuzko espartina TERF ustezko feministei eskaini die, dikurtso transfoboarengatik.
-
Kattalin Miner, urrezko hirukia sariduna.
11:56 min
Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Txalaparta, 2019) liburuarengatik jaso du Kattalin Minerrek EHGAM-ek aurten eskainitako Urrezko Hirukia saria. Emozio handiz jaso zuela azpimarratu du eta ezustean ere bai. Trapuzko espartina saria berriz, TERF ustezko feministei (Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileei) eskaini dio EHGAM Bizkaiak azaldutako diskurtso transfoboarengatik. Kattalin Minerren liburu sarituak, Aimar Elosegi hernaniar gazte transexualaren suizidioa du ardatz. Minerrek dio "oraindik ere suizidioarena baino tabu handiagoa dela transexualitatearena" eta "tentuz eta tinko" jarraituko dutela, lortutako eskubideetan atzera egiteko arriskuaren aurrean. Ekainaren 28ak festa kutsua baino aldarrikapen kutsu gehiago izango duela azpimarratu digute bai batak zein besteak.