Itxi

Amarauna

Amarauna: San Ferminik ez

San Fermin jairik ez Iruñean eta Lesakan

Arduraz jokatzeko deia egin dute bi herrietako udalek. Hala ere, Iruñean jendea espero denez, udalak kontrolak jarriko ditu Alde Zaharrean jende pilaketak sahiesteko

  • Iruñeko Udaletxe Plaza

    Iruñea

    18:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

82 urte egin behar da atzera, San Ferminik gabeko uztaila topatzeko. 1938an, gerra betea zelako. 2 urtekoa izan zen etena. 1937an ere, jai egi zuten uztailaren 7an baina ez zen festarik ospatu. Gerora, 2tan eten dira jaiak, sanferminak hasi bi baina gero bertan behera utzi. 1978an, uztailaren 8an, German Rodriguez hil zuten poliziaren tiroak zezen plaza atarian. Hasieran 2 egunez jairik ez egitea erabaki zuten,  gero ordea, festa osoa utzi zuten bertan behera. Eta 1997an uztailaren 12an, ETAK Miguel Angel Blanco bahituta zeukala, tiroz hil zuela jakin ondoren, arratsalde horretako zezenketa eta biharamuneko entzierroa kentzea erabaki zuen udalak. Biharamonean egin zuten udalbatza eta festaren amaiera behintzat ospatzea erabaki, Gaixoa niaren bezperan. Oso bestelako arrazoiengatik, baina aurtengo ez- festa ere gogoratzekoa izango da, COVID-19aren pandemiak jota, Iruñean Sanferminik ez, ezta Lesakan ere.