Amarauna
Covid-19
'Ez dakit olatu txikia, ertaina edo handia datorren, baina datuak kezkagarriak dira'
Aste honetako zenbait albisteren errepasoa egin dugu Gorka Orive EHUko irakaslea eta Farmazian doktorearen laguntzarekin.
-
Gorka Orive EHUko irakaslea eta Farmazian doktorea
15:18 min
Azken orduetan Hego Euskal Herrian 500 pertsona baino gehiagok eman dute positibo koronabirusaren testean. Gorakada horren atzean egon daitekeen arrazoi multzoa eta azken ikerketek ondorioztatu duten gaixotasunaren ondorioen kronifikazioa aztertu ditugu besteak beste, Gorka Orive EHUko irakaslea eta Farmazian doktorearekin.
Bigarren oldeari buruz galdetzean, terminologia alde batera utziz, 'bigarren olatua noiz eta nola datorren esango dute adituek. Nik datuak aztertzen ditut eta bilakaera goranzkoa da. Ez dakit olatu txikia, ertaina edo handia izango den, baina datuak kezkagarriak dira. Ikusi behar dugu ea hau kontrolatzen dugun edo dagoeneko kontrolatzeko zaila den.'