Amarauna
Memoria Historikoa
Saseta defentsa sistemako aztarnak: oinetako zola bat, obus zati bat, latak...
1936.-urtean Gipuzkoa altxamendu militarraren aurka defenditzeko helburuz sortutako sistema izan zen.
-
Lubaki batean aurkitutako oinetako zola bat eta bala-zorroak
18:51 min
Badira urte batzuk, Aranzadi Zientzia elkartea, Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Aldundia elkarlanean, sistemaren aztarnak aurkitu eta berreskuratzeko lanean hasi zirela. Urteotan auzolandegiak egin izan dituzte uda garaian, baina aurten, COVID-19-a dela eta, Aranzadiko teknikariak bakarrik aritu dira lanean. Eta lan horrek izan du emaitza. Aste honetan erakutsi dituzte, Andazarrate inguruan eta Zizurkilgo lurretan aurkitutako lubaki batzuetan topatutako armak eta bestelako materialak. Juantxo Agirre Mauleon eta Manex Arrastoarekin hitz egin dugu.