Itxi

Amarauna

Emovial testa

Aritzeta: "Emozioek eta gidatzean hartzen diren jarrerek oso lotura zuzena dute"

Gidari gazteen emozioak neurtzeko Emovial testa sortu du EHUko ikertzaile talde batek. Aitor Aritzeta, EHU-ko psikologia doktoreak Amarauna saioan eman dizkigu adimen emozionalaren inguruko gakoak

  • Errepidea hutsik.

    Errepidean gazteen sentimenduek gidatzeko moduan eragin zuzena dute.

    22:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

18 eta 25 urte arteko mutil gazteen artean lehen heriotza kausa dira auto-istripuak. Hori horrela, ezbehar horietako faktore bati erreparatu nahi izan diogu; emozioei. Adimen emozionalak gidatzean hartzen diren jarrerekin lotura zuzena dutelako, gidatzean dituzten emozio horien eragina neurtzeko testa da Emovial deritzona.  Aitor Aritzeta ikertzaile eta EHUko psikologia doktoreak, hasteko adimen emozionala zer den ulertzen lagundu digu eta Gasteizko kalean bildu ditugun gidari gazteen ahotsak ere entzun ahal izan ditugu; eta hauen iritziz, besteak beste, premiazkoa da emozioak lantzen txikitatik hastea.

Genero faktorea antzeman duten ezberdintasunaz jardun zaigu, baita beharrezko jokabidearen eta hartutako jokabidearen artean dagoen aldeaz ere. Aritzetaren aburuz tresna baliagarria izan daiteke 80 gazterekin abiatutako proiektuak emaitza gisa eman duena. Ingelesera eta frantsesera itzultzen ari dira orain aipatu testa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia