Itxi

Amarauna

Museoak COVID-19 garaian

"Museoak leku segurua dira"

Guggenheim-ek 23 urte bete dituen egunean, museoak egoera berrira nola ari diren moldatzen aztertu dugu.

  • Bisitariak Guggenheim museora sartzen.

    Bisitariak Guggenheim museora sartzen.

    26:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Guggenheim museoan milaka bisitari dituzte egunotan, urteurrena dela eta doan sartzeko sarrerak banatu baitituzte. Ana Lopez de Munainek kontatu digu aitaren batean agortu direla. Eusko Jaurlaritzak kultur guneetan gehienez % 50eko edukiera ezarri du, baina Guggenheim-en lehendik hartuak zeuzkaten neurri murriztaileagoak.

Arte Ederren museotik, "museoak leku segurua" direla nabarmendu digute. Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan uda ona izan dute eta orain eskolentzat eskaintza birtuala prestatzen ari dira. Baionako Euskal Museoan ere uda ondo joan da. Ziburuko arte eltzegintzari eskainitako erakusketak erakarri du jendea.