Amarauna
Euskal kantu zaharren bila
Pirineoz bi aldetara euskal kantu zaharren bila dabiltza Iban eta Xabaltx, zaldiz
Iban Rusiñol eta Xabaltx, Inda zaldia hartuta Hondarribian hasi dira euskal kantu zaharren bila Larrañerantz. Azkue eta Aita Donostiaren kantutegietan oinarrituta ekin diote proiektu hirukoitzari.
-
Kantuen kontrabandistak zaldi gainean
12:43 min
Guztira 6 kantu bilduko dituzte "Kantuen Kontrabandistak" deituriko proiektu honetan. Xabltx, Inda Zaldian iritsiko da herrietar eta berak egingo dizkie elkarrizketak herritarrei, Iban Rusiñol filmaketa eta errealizazioan airtuko da. Hondarribian hasi dira bilketan eta Larrañen amaituko dute. Kantuak eguneratu egingo dituzte Willis Drumond, Tierry Bixcary, Petti eta beste hainbat kantariren laguntzarekin. Hori guztia dokumentalean jasoko dute eta Kanalduden eta France 3 katean emango. Gainera, zuzenekokontzertua ere egingo dute euren ikerketa lanean bildutakoa erakutsiz.