Itxi

Amarauna

Diseinatzaile gazteak

Zaletasuna ofizioa izatea, amets

Elixabet Perdiguero, Jon Alkain eta Nahia Salaberria Kutxa Kultur Moda programan ari dira parte hartzen beste zazpi diseinatzaile gazterekin batera. Guztien lanekin erakusketa jarri dute Errenterian.

  • Elixabet Perdiguero, Nahia Salaberria eta Jon Alkain

    Elixabet Perdiguero, Nahia Salaberria eta Jon Alkain

    21:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Eli-two" da Elixabet Perdigueroren marka. 25 urte ditu donostiarrak eta diseinatzailea eta artista da. Edo artista diseinatzailea. Margotzeko betidanik izan duen zaletasunak eraman du diseinu mundura. Egungo industria ez zaio gustatzen, ekoizteagatik ekoiztea alegia. Fash fashion esaten zaionetik ihesi, lehengora itzuli nahi du. Alegia jantziak baloratzen ziren garaira. Erosi, erabili eta bizi berri bat eman, urte batzuk igarotakoan. Sorkuntza prozesu guztia berak egin ahal izatea amesten du. Freskotasuna, minimalismoa eta erosotasuna dira bere lanen ezaugarrietako batzuk. Iaz saria eskuratu zuen Getxo Modan.

Jon Alkain oriotarraren marka "Ural" da. 22 urte ditu eta egungo arau zurrunekin puskatu nahi du. Jantziek ez dutela gizonezkoentzat ala emakumezkoentzat izan behar uste du. Batzuek zein besteek berdin erabili ditzaketen sorkuntzak egitea da bere asmoa. Kalerako moduko bilduma bat ateratzea du orain erronka, eta poltsak ere egin nahi ditu. Asimetria eta bolumen desberdinak erabiltzen ditu eta koloreei dagokienez zuria, beltza eta grisa ditu gogoko, baina gorriaren eta urdinarekin ukituarekin.

Nahia Salaberria hondarribitarrak 28 urte ditu. Ikuskizunetarako jantziak sortzen egin du orain arte lan, batez ere, baina moda mundura jauzi egin eta linea propioa atera nahi du. "Nahia Salaberria" izango du marka. Ehunekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta baita formekin, bolumenekin, koloreekin... jolastea ere. Bere estanpatuak ere diseinatzen ditu. Funtzionala eta jasangarria izatea da bilatzen duena. Kontsumoaren gurpiletik atera nahiko luke, denboraldiro gauza berrien premiatik ihesi.

Errenteriako jantziaren zentroan izan gara hirurekin.