Itxi

Patrikako solfeoa

Ainara Ortega

Ainara Ortega: Baxua da "Azpiak egiteko" musika instrumentua

Musikaren teorian, notarik baxuena edo soinurik grabeena sortzen duen instrumentua da baxua. Europako Barroko garaian sortu zen baxuaren lana edo egitekorik garrantzitsuena.

  • Pxhere. Baxua etzanada

    Baxua. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

    16:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askori kosta egiten zaio, kioskoan musika jotzen ari den taldearen barruan baxuaren soinua bereiztea, baina musikalki asko betetzen duen marra zehazten du beste guztien azpitik.

Hainbat talde eta estilotan, den denetan ageri da ia (pop, rock, metal, funkya, reggea…) baina solista bikainak ere eman ditu historiak, kontrabaxuan zein elektrikoan: Charles Mingus, Carles Benavent, John Entwistle (The Who), Flea (Red Hot Ch. Peppers), Cliff Burton (Metallica), John Paul Jones (Led Zeppelin), John Patitucci, Ray Brown, Marcus Milles, Ron Carter…

Euskal Herrian kontrabaxu eta baxuan, Ainara Ortegak  Gonzalo Tejada donostiarra nabarmendu du, gaur egungo baxujole askok irakasle izan dutena edo erreferentzia handia bai Klasikoan, jazza, edo baxu elektrikoan aparteko musikaria, estilo horiek denak jorratzen baititu.