Itxi

Amarauna

Musikari elkartea

"Gure lanaren erdiagatik ez dugu ez kotizatzen eta ezta kobratzen ere"

Euskal Herriko 310 musikari biltzen ditu Musikari elkarteak eta zazpi emakumek hartu dute haren gidaritza. Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek kontatu digute sektorea duintzeko egingo dutela lan.

  • Musikari elkartearen logoa.

    Musikari elkartearen logoa.

    15:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiak musikariek lehendik dituzten arazoak areagotu besterik ez dituela egin azpimarratu digute Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek.

Sortzen ari direnean edota entseguengatik ez dutela kobratzen, baina hori guztia ere musikarien lanaren parte dela diote.

Mesede asko eskatzen zaizkiela, "baina diru sarrera finkorik izan gabe, beti eman eta eman ibiltzea zaila" dela nabarmendu digute.

Orain COVID-19-a dela eta, zuzeneko emanaldi asko bertan behera geratu zaizkie. "Eta musikari gehienak laguntza publikoak jasotzeko aurkeztu ere ezin izan ziren egin, ez zituztelako baldintzak betetzen. Sektorearen ezagutza falta erakusten du horrek".