Itxi

Amarauna

Harrera-familia

Harrera familia: "Altxor bat jaso dugu etxean"

Saioa Landa eta Oier Eizagirrerentzat aurtengo Gabonak oso bereziak izaten ari dira; harrera-familia dira duela gutxi, bi urteko haurra ekarri dutelako etxera, eta Amaraunan azaldu digute bizipena.

  • Gipuzkoako Aldundiaren kanpaina familia-harrera bultzatzeko

    Gipuzkoako Aldundiaren kanpaina familia-harrera bultzatzeko. Agazkia: Gipuzkoako Aldundia

    29:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harrera-familia izateko pausoa zergatik eman duten, prozesua nolakoa izan den eta zer moduz doakien azaldu digute Saioa Landa Lazkano eta Oier Eizagirre Altzibarrek 'Amarauna' saioan. Pozik entzun ditugu haurrak Olentzerok ekarritako opariekin eta egokitzapena ondo doakiela azaldu digute.

Gipuzkoako Aldundiak 60 familia behar zituela babes gabeko haurrak harreran hartzeko esan zuen duela hilabete.  gipuzkoa.eus helbidean duzue informazio gehiago. 943 11 25 22 telefonora edota familiaharrera@gipuzkoa.eus helbidera idatzita ere jaso dezakezue informazioa.