Itxi

Amarauna

Digi-atala

"Among us" ezagutu dugu, momentuko bideo-jokorik arrakastatsuena

GORKA OTAEGI

Pasa den urteko bideo-jokorik deskargatuena da, gazteen artean sukarra eragin duena. Digi-atalean "Among us" erakutsi digute Maite Goñik eta Joxe Rojasek.

  • Among us bideojokoa

    Among us bideojokoa. Argazkia: Wikimedia.

    23:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola jokatzen da? Zergatik du hainbesteko arrakasta gazteenen artean? Zein adinetik aurrera joka daiteke? 2020ko bideo-jokorik deskargatuena izan den "Among us"i buruzko galdera horiek eta gehiago erantzun dizkigute Maite Goñi eta Joxe Rojasek Amaraunako Digi-atalean.

La Vegas-eko CES kongresuan aurkeztutako gailurik harrigarrienen bilduma ere egin du Rojas-ek "ze nezesidade" atalean.