Itxi

Amarauna

Digi-atala

Akabo Netflix kontua partekatzea

GORKA OTAEGI

Plataforma digitalak galarazi egin nahi du pertsona ezberdinek kontu bera erabiltzea. Gustuko film eta telesaioak bilatzeko aplikazioez eta pasahitzak kudeatzeko tresnez ere aritu gara Digi-atalean

  • Harpidetzen jabeek soilik erabili ahal izango dituzte Netflix kontuak

    Harpidetzen jabeek soilik erabili ahal izango dituzte Netflix kontuak

Netflix erabiltzaileen artean ohikoa da harpidetza partekatzea hileko kuota jende gehiagoren artean ordaintzeko; plataformak, ordea, galarazi egin nahi du pertsona ezberdinek kontu bera erabiltzea, eta neurriak iragarri ditu. Maite Goñik eman digu horien berri, gustuko film eta telesaioak bilatzeko aplikazioak erakustearekin batera.

Eduki horiez gozatzeko, ordea, pasahitzez gogoratu behar. Aplikazio bakoitzerako pasahitz bana izatea gomendatzen digute, baina nola gogoratu guztiez? Egoitz Gonzalezek azaldu dizkigu pasahitzak kudeatzeko hainbat tresna. Entzun Digi-atalean.