Amarauna
Kopak
Kopa, domina eta garaikurren berezitasunak
Ane Aguirre Mendia | EiTB media
Errege Kopa artisau kopa da, baina, ez dira horrelakoak izaten kirol proba herrikoietan banatzen diren garaikurrak. Berezitasun guztiak ekarri dizkigu Trofeos Txapeldun enpresako Edurne Lamuedrak.
-
Errege kopa.
14:35 min
Ordu gutxi falta dira Euskal futbol talde bati errege kopa eman diezaioten eta ondoren kendu. Ze, Errege Kopa, kopa bera, ez da Athletic edo Realarentzat izango. Finala jokatu ostean, talde irabazleak itzuli egin beharko du, hilaren 17an jokatuko den hurrengo finaleko irabazleak altxa dezan. Horrela egiten da beti, ez da inork Athletic edo Reala gustuko ez duelako.
Kontua da talde batek kopa bereganatzeko, bost aldiz irabazi behar duela edo, bestela, hiru aldiz jarraian, 2018an Bartzelonak egin zuen bezala. Baina, ospakizunetarako irabazleari bat emango diote.
Errege Kopa artisau kopa da, handia, pisutsua… baina, oro har, ez dira horrelakoak izaten kirol proba herrikoietan banatzen diren garaikurrak. Horien berezitasun guztiak ekarri dizkigu Trofeos Txapeldun enpresako Edurne Lamuedrak.