Amarauna
Errege Kopa
Ama Birjinen lehiaz Goierritik Sevillako "goi-herrira" joandako ordiziarrarekin
Ane Aguirre Mendia | EiTB Media
Guadalquivir ertzetik mugitu gabe Oriara salto Jaione Mugika ordiziarrarekin, Sevillan 29 urte daramatza.
-
Jaione Mugika ordiziarra Sevillan
18:33 min
Jaione Mugika ordiziarra Gines herrian bizi da, hogeita bederatzi urte daramatza Sevillan. Askotan aipatu izan du Goierritik Goierrira joan dela; izan ere, Aljarafezek "Goiko herria" esan nahi du.
Bere lekutxoa egin du bertan, eta euskaldunen artean otorduak eta festak antolatzeko "Euskosevilla" izeneko whatsapp taldea ere badute. Hiri bikoitza da Sevilla, bi hiri batera balira bezala. Futbolarekin Betis eta Sevilla, eta zer esanik ez Ama Birjiñekin... Macarena eta Triana! Saeta bat entzutean, negarrez hasi izan dela onartu digu ez diola axola fedea eduki edo ez.