Itxi

Amarauna

Opus Lirica eta Mozart

Mozarten Requiem-a publikoak erabakitako bukaerarekin emango du Opus Liricak

Arantxa Arza | EiTB Media

Covid-19ren biktimak omentzeko erronka bikoitza izango du Donostiako konpainiak: Requiem-a opera bihurtzea eta publikoak sare sozialetan iradokitako ideiak baliatzea operari amaiera emateko.

  • Ainhoa Garmendia Euskadi Irratiko estudiora sartzen

    Ainhoa Garmendia Euskadi Irratiko estudiora sartzen

    17:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

1791an idatzi zuen Wolfan Amadeus Mozartek. Bere heretzigarren meza izan zen eta bukatu baino lehen hil zen. Requiema, hileta meza. Eta  obra musikal handi hori moldatu eta opera bihurtuta emango du datorren asteburuan Donostiako Kurtsalen Opus Lirica konpainiak. Covidaren biktimei omenaldia egiteko modu bat izango da. Eta horregatik, bizi dugun momento zail honengatik, sare sozialen bidez, publikoa gonbidatu dute, Requiemari bukaera nola eman erabakitzen laguntzeko.

Interpreteak: Ainhoa Garmendia sopranoa, Lucia Gomez mezzosopranoa,  Beñat Egiarte tenorra, Xabier Casademon bajua... Maiatzaren 1ean eta 2an Donostiako Kursaalen, 19:30ean. Haur eta familientzako formatua ere sortu dute propio okasiorako. "Betirarte Mozart". Hori Maiatzaren 2an 17:00 izango da.