Amarauna
Protesta
"Kantuz bai, isilik ez", abesbatzen aldarrikapen ozena
Unai Urreaga | EiTb Media
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako abesbatzek entseatzeko baimena eskatu dute, azarotik elkartu ezinik baitaude.
-
Gipuzkoako abesbatzetako ordezkariak kantuan, Donostiako Zuloaga plazan.
16:33 min
Bilboko Arriaga plazan, Gasteizko Ama Zuriaren plazan eta Donostiako Zuloaga plazan, aldi berean egin dute protesta, kantuan.
Federatutako ia 300 abesbatza eta haietako 6.000 bat kide, entseatzeko elkartu ezinik daude. Debekatuta daukate, covidari aurre egiteko neurriak direla eta. Baina diote protokolo bat onartua daukatela Eusko Jaurlaritzako Lan Osasun Sailarekin eta egoerara egokitzeko prest daudela, baina kantatu egin nahi dutela.