Itxi

Amarauna

Imanol Rayo zuzendaria

"Niretzat gozoki bat izan da 'Iñigo' filma egitea"

Datorren irailaren 27an estreinatuko du zuzendari nafarrak Inazio Loiolakoaren inguruko lana. Jainkoagana bihurtzea du ardatz.

  • Loiolako basilika

    Loiolako basilika

    22:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxialdian "modu espontaneoan" sortutako lana izan dela kontatu digu Imanol Rayo zuzendari arbizuarrak. "Film askea, librea, presio komertzialik gabea" omen da. Egunerokoa alde batera utzi, eta gauza berezi moduan, "harribitxi" gisa aurkeztu digu.

Asmoa ez dela pertsonaia aldarrikatzea izan argitu digu. Duela 500 urte, 1521ean, Gaztelako Koroaren alde Nafarroako Erresuma menderatzeko borrokan ari zela, Iruñeko gudan larri zauritu zen Inazio Loiolakoa. Eta pandemia garaian guri gertatu zaigun bezala, lau pareten artean egotea egokitu zitzaion, osatzeko. Etxealdi horren amaieran, lau pareten artetik atera zen unean hasten da filma.

Argi naturala baino ez du erabili zuzendariak, elkarrizketarik ez dago eta pertsonaia bakarra agertzen da. Gainera, soinu guztia irudiz kanpokoa da. "Dokumental puntu bat badu", esan digu. Bere lanik arriskatuena izan den galdetuta, Rayok dio "muturrenera" iristen den lana dela. "Halako aukera bizitzan behin sortzen da", azpimarratu digu.