Amarauna
Habi biodegradagarria
Desagertzeko zorian dauden hegaztiak eta intsektuak babesteko habi biodegradagarria
Egurra soilik erabilita, hegazti eta intsektu jakin batzuentzat habi biodegradagarria diseinatu du Aintzane Huarte iruindarrak
-
Habi biodegradagarria
9:27 min
Diseinuan graduatutako Aintzane Huarte iruindarrak, desagertzeko zorian dauden hegaztiak eta intsektuak babesteko habi biodegradagarri bat diseinatu du. Zehazki sorbeltzentzat eta kakalardo mota jakin batentzat dago diseinatua kabia.
Habia biodegradagarria izan dadin, egurra bakarrik erabili du Huartek diseinatzeko garaian. Gainera kakalardoentzat bereziki oso egokia da erabiltzen duen egurra.
Hegaztiak eta intsektuak tamaina desberdinekoak izan arren, sortutako kabiak bientzat balio du. Sorbeltzarentzat habia horizontalean jarri beharko litzateke. Kakalardoarentzat berriz bertikalean.
Aintzane Huarterekin, habi biodegradagarri hau diseinatu duenarekin hitz egiteko aukera izan dugu.