Itxi

2021/10/24

12:01

Amarauna

Manuel Lekuona saria

Jon Bagües: "Emozio izugarriz joan nintzen Madrila furgonetaz, Guridiren eskuizkribu guztiak jasotzera"

Arantxa Arza | EItb Media

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria emango dio Jon Bagües musikologoari. Musikasteko sortzaile, Eresbil artxibategiko zuzendari 20 urtez. Interneten ondoan artxibategi fisikoak ezinbestekoak direla aitortu digu herri baten kultur ondarea ondo gordeko bada.

  • Jon Bagües Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona sariaren berri izatean

    Jon Bagües Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona sariaren berri izatean

    20:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Errenterian jaioa, osaba organojoleak izan dezake eraginik Jon Bagüesek musikarako duen afizio izugarri horretan. Hala aitortu digu "Amarauna" saioan. Filosofia eta letrak ikasi zituen baina segituan argi ikusi zuen berea artxibo lana egitea zela eta hala, Madrila joan zen. Arantzazuko artxibategiko hemezortzigarren mendeko partiturak izan zituen aztergai  bere tesirako eta haiei "bizia" eman nahian sortu zuen 1985ean Peñaflorida Capilla abesbatza. Durangoko azokan erosketarako orga hartuta joan izan da urte luzez, han bakarrik topa zitezkeen lan musikalak eskuratu eta Eresbilera eramateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;