Itxi

Amarauna

HALLOWEEN

Halloween gauerako beldurrezko filmen gomendioak

Mikel Yarza | EITb Media

Mozorroez eta ospakizunez gain, beldurrezko filmak eta telesailak ikustea izan ohi da Halloween gauean tradizio. Beldurrezko istorioek genero honetako zaleen artean horrenbeste zirrara zergatik eragiten duten bildu eta gomendio zerrenda osatu dugu 'Amarauna'n.

  • Halloweeneko kalabazak.

    Halloweeneko kalabazak.

    12:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriak 31: Santu Guztien bezpera, Gau Beltza edo Halloween. Herrialde anglosaxoietan da nagusi ospakizun hau eta bertan ez dir afalta kalabazak, maskarak, mozorroak eta zinema. Donostian, abian da Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen 32. edizioa eta Antzoki Zaharreko zein Viktoria Eugeniako proiekzioetara gerturtatzea izan liteke beldur-zaleentzako aukera bat.

Etxean bertan ere, beldurrezko film edo telesailen bat ikusteko gogoz izan ohi da pertsona andana. 'Halloween', 'The Exorcist', 'The Shining', 'Rosemary's Baby'... luzea da klasikoen gomendio zerrenda eta Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioak generoaren zaleen ahotsak bilduta osatu du. Beldurrezko istorioek horrenbeste zirrara zergatik eragiten ote duten, galdera hori erantzuteko ahalegina ere egin dute.