Itxi

Amarauna

MODA

Kutxa Kultur Moda programak, 10 urte

MKEL YARZA | EITB MEDIA

Hamarkada bete du Gipuzkoako modari, sortzaileei eta diseinatzaileei laguntzea helburu duen programak. Desfileez gain, prestakuntza eta aholkularitza saioak antolatu dituzte. Egun, bederatzi kide ari dira programan parte hartzen.

  • Kutxa Kultur Moda programaren erakusketa.

    Kutxa Kultur Moda programaren erakusketa.

    14:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamar urte dira Kutxa Kultur Moda programa martxan jarri zela Tabakalera eraikineko 4. solairuan. Gipuzkoako modari, sortzaileei eta diseinatzaileei laguntzea da haren helburua. Prestakuntza eta aholkularitza saioak eskaini dizkiete moda profesionalei eta landutakoaren emaitza erakusteko desfileak ere antolatu dituzte.

Gaur egun, bederatzi disenatzaile ari dira programan parte hartzen eta horietako hirurekin elkartu da Tabakaleran Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioa. Ainara Antxia, Elixabet Perdiguero eta Nahia Salaberria dira, hurrenez hurren, AAIN Collection, Eli-Two eta Nahia Salaberria marken sortzaileak.