Itxi

Amarauna

Xilabako finala

Amets Arzallus: "Pozik nago; biharamun gozoa dut, baina burulana ere bai"

Maria Agirre | EITb Media

Laugarrenez irabazi du Amets Arzallus Antia bertsolariak Xilaba txapelketa. Biharamunean pozik dagoela esan du, baina burulana ere badu. Ametsen arabera, harro egon gaitezke Xilabak egin duen bideaz. Airean utzi du hurrengo txapelketara aurkeztuko ote den, denborak esango omen dio hori.

  • Amets Arzallus Antia, 2021eko Xilabako irabazlea txapela jantzita

    Amets Arzallus Antia, 2021eko Xilabako irabazlea txapela jantzita

    8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amets Arzallus Antia da 2021eko Xilabako txapelduna. Biharamunean Amarauna tartean parte hartu du. Egindako lanarekin pozik dagoela esan du, eta finalean parte hartu duten gainontzeko bertsolarien maila goraipatu du. Hurrengo txapelketara aurkeztuko ote den ez du argitu. Denborak esango omen dio hori, baina badu zalantza bere baitan.