Amarauna
Olivetti makina fabrika
Olivetti makina fabrikaren eta dendaren historiaz eta estetikaz Andoni Ponbo arkitektoa
Arantxa Arza | EiTb media
Veneziako San Marcos Plazan dagoen dendarekin txundituta geratu zen Ponbo. Ikertzen hasi eta deskubritu du Camilo Olivetti italiarra aitzindari izan zela alor askotan: Emakumeei ama izateagatik 9 hilabeteko baja, langileentzako etxebizitzak eraiki zituen, liburutegia, parkeak...
-
Aintzinako idazteko makinak
16:44 min
Ivrea hirian dago Olivetti idazteko makinen lantegia. Unescok XX. mendeko hiri industrialik onena izendatu zuen eta horretan eragin handia izan zuten Olivetti aita-semeek.Eta berdin gertatzen da Venezian dagoen Olivetti dendarekin ere: Carlos Scarpa arkitektoaren lana da eta aitzindaria alor askotan. Bi solairuko eraikina, harrizko fatxada kanpoan eta harria barruan ere. Museo itxurako denda horrek erakarrita murgildu da Andoni Ponbo arkitektoa fabrika eta den horren historian. Horri buruz aritu zaigu saioan.