Itxi

Amarauna

Uholdeak Nafarroan

Arrotxapea auzoan uholdeen biharamona: Auzotarrak, garbiketa lanetan

2021eko abenduaren 10ean izandako uholdeek kalte handiak eragin dituzte Iruñeako Arrotxapea auzoan. Denda, taberna, kultur egoitza zein etxeetara sartu da ura. Kaltetuekin hitz egin dugu. Azken urteetako uholde handienak izan direla kontatu dute.

  • Arga jatetxean garbiketa lanetan.

    Arga jatetxean garbiketa lanetan.

    15:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddi Lasa Arrotxapean bizi da. Ura sartu zaio etxera, eta biharamonean hainbat lagun hurbildu dira bere etxera laguntzera. Baina auzoko taberna, jatetxe eta dende askotan ere sartu da ura, bereziki, Joakin Beunza kalean. Auzmendi sagardotegian esaterako, kalteak izan dituzte, baita Arga jatetxean ere.