Itxi

Amarauna

Jostailuak huelgan

Jostailuen greba deitu dute publizitate sexistaren kontra

Espainiako Kontsumo Ministerioak jostailuen greba sinbolikoa eginez jostailu sexisten kontrako kanpaina egin du. Horri lotuta Durangoko Urtxinta jostailu dendako Idoia Jauregirekin hitz egin dugu eta Goreti Soroa psikologoarekin.

  • Jostailuek ez dute sexurik

    Jostailuek ez dute sexurik

    9:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Geroz eta jostailu neutroagoak erosten dituzte Durangoko Urtxintxa dendan. Sukaldeak ez dira arrosak edo urdinak, arbel kolorekoak dira. Eta saiatzen dira animaliak erosten bezeroei eskaintzeko, edo jolas kooperatiboak... Idoia Jauregik, hala ere, aitortu digu askotan gurasoak eurak direla bereizketa egiten dutenak. Goreti Soroa psikologoak, bere aldetik, nabarmendu digu helduok daukagula ikuspegia aldatu beharra jostailuekiko, zabaldu eta ez saiatu jostailuen arteko sailkapenik egiten.