Itxi

Amarauna

Tenpraren Guarpena

"Tenpraren Guarpena": Erronkariko emakumeen historia jasotzen duen dokumentala

Maria Agirre | EITb Media

Erronkaritik atera eta Zuberoara, Maulera abiatzen ziren enarak ezpartingitzan lan egitera. Erronkariko enaren historia eta Nafarroako bailara horretako beste hainbat kontu bildu dituzte dokumental batean Idoia Lahidalga Bagliettok eta Oihane Puertas Ramirezek.

  • Erronkarin kokatua dago Tenpraren Guarpena

    Erronkarin kokatua dago Tenpraren Guarpena

    13:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mondragon Unibertsitatearen gradu amaierako "Kimu berria" saria jaso du Tenpraren Guarpena dokumentalak, baita Eusko Ikaskuntza-Baiona hiria saria ere.

Burgi, Garde, Izaba, Biazkoze, Erronkari, Urzainki, Ustarroze eta Bidankozeko hainbat kontu jasotzen dira Tenpraren Guarpena dokumentalean. Lau emakume dira protagonistak.