Amarauna
Ukrainako gerra
Gerran, pertsonak aurrena, baina ondare kulturala ere inportantea da eta Ukrainan arrisku bizian da
Arantxa Arza | EITb MEdia
Haizea Barcenilla: "Kultur ondareak gure identitatea osatzen du eta gure kulturaren adierazgarri sinbolikoa izanik, hori suntsitzeak min handia egin dezake". Ukrainan hori gerta ez dadin artelanak babesten ari dira buru-belarri.
-
Leopolisko hiria. Unescok hiriko kaskoa giza ondare izendatua.
20:25 min



Unescok, Ukrainako gerran ondare kulturala babesteko eskaria egin du; handia da eta herrialde horretako kultur ondarea: Kieveko Santa Sofia katedrala, Leizeen monastegia, Leopoliseko erdi aroko kaskoa... gerran horiek suntsitzeak ekar lezakeen galeraz aritu gara Haizea Barcenillarekin. Eta berak aipatu digu Gerra Zibil garaian Bilboko Arte Ederren eta arte modenoaren museoko lanak nola babestu zituen Ucelay pintoreak gidatutako talde txiki batek. Bigarren mundu gerran, Alemanian, izandako artelanen lapurretak ere gogoan izan ditu Haizea Barcenillak.