Amarauna
IÑAKI SEGUROLA
Filologoa, idazlea, hiztegigilea, Euskaltzain urgazlea eta Amarauneko sermoigilea ere izan zen Iñaki Segurola
Maddi Garmendia | EITb Media
Apirilaren 15ean zendu zen Iñaki Segurola eta gogora ekarri dugu Amarauna saioan.
-
Iñaki Segurola Amaraunan
16:09 min
Besteak beste, filologoa, idazlea, hiztegigilea eta Euskaltzain urgazlea zen Iñaki Segurola. Azpeitiarra jaiotzez, euskara izan zuen afizio eta ofizio, hori dela eta, hiztegigintzan lan handia egin eta hainbat liburu idatzi zituen.
Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuan lan egin zuen azken 30 urtetan, eta baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Bost liburu argitaratu ditu: Koiteretzia eleberri dialogikoa (2021), Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012) eta Sed quia sua (2020).
Amarauna saioko sermoigilea zen, baina aurretik Arratsean saioan ere aritutakoa zen. Hori dela eta gogora ekarri nahi izan dugu saio berezi batean. Inazio Mujikaren, Ane Loidiren , Arantxa Iturberen hitzak bildu ditugu.