Itxi

Amarauna

Energia

Aitor Urresti: "Energia fosilak beste leku batean bilatu beharrean, joan gaitezen beste erregai batzuetara"

EITB Media

Europar Batzordeak aurkeztu duen plan berriak energia berriztagarrien aldeko apustu garrantzitsua egin duela uste du EHUko irakasleak. Energiaren % 45ek izan behar du berriztagarria 2030erako.

  • Haize errotak

    Haize errotak

    12:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Urrestik gogora ekarri digu hasieran % 32an jarri zutela helburua eta plan berriak aurreikusten duen hazkundea nabarmendu digu: "Herrialde askorentzat helburu handia da, baina pixka bat gehiago egin behar da". Izan ere, EHUko irakasleak argi esan digu: "energia da klima aldaketaren kontrako borrokan gako nagusia". Horregatik trantsizio energetikoa azkartu beharra defendatu du.

2021eko bataz besteko tenperatura industrializazio aurrekoa baino 1,1 gradu altuagoa izan zen eta Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak esan du, egungo energia sistemak porrot egin duela eta hondamendi ekonomiko eta ekologikora garamatzala.