Amarauna
Katalina Erauso
Katalina Erauso: dokumentatuta dagoen lehen pertsonaia transa, orain, Bilboko Azkuna Zentroko erakusketan
Arantxa Arza | EiTB Media
Cabello-Carceller kolektiboaren erakusketa hori literalegia iruditu zaio,H. Barcenillari, diskurtsoan larregi oinarritua. Ertz asko dituen pertsonaia baita Katalina Erauso. Halere, interesgarria da hari eskainitako erakusketa-performancea.
-
Katalina Erausoren argazkia
16:52 min
Irailaren 25era arte dago zabalik Bilboko Azkuna Zentroan Katalina Erausori eskainitako erakusketa-performancea: "Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa". Cabello-Carcelleren erakusketa-performancea da. H. Barcenillaren arabera, interesgarria baina diskurtsoan oinarrituegia. Erauso ertz asko dituen pertsonaia izanda, beste zerbait espero zuen, baina halere interesgarritzat dauka.
Donostian jaioa Katalina Erauso, XVI. mendean. Emakume bezala identifikatua baina gaztetan Ameriketara alde egingo du eta kolonizatzaile odolzale bilakatuko. Han Erregearentzat militar modura arituko da lanean, sarraski handiak gauzatuz, kolonizatzaile gisara. Aita Sainduak eta erregeak, biek, barkatu egingo diote egindako guztia eta Antonio gisa biziko da bizimodu guztian. Horregatik, erreibindikatzeko zaila den pertsonaia dela esan digu Haizea Barcenillak.
Erakusketa ordea, aukera sexual desberdin bat egin dutenei ikusgarritasuna ematen dien aldetik interesgarritzat jo du Barcenillak, baina gogora ekarri dio Euskal Herrian gustura ikusiko lukeen beste erakusketa bat: Erausori buruz Mercedes Azpilicueta argentinarrarena. Oihala landuz Erausoren ertz gehiago biltzen dituen aldetik zaio interesgarri.