Itxi

Amarauna

Mister lehiaketara

Xabier Osa: "Desberdintasunean ere edertasuna dagoela erakusteko noa Mister lehiaketara"

Maria Agirre | EiTb Media

Gipuzkoa ordezkatuko du Xabi Osak ekainean egingo den Mister Spain lehiaketan, eta zein prestakuntza egiten ari den kontatu du. Desberdin jaio direnentzat eredu izateko joango da lehiaketara, hori da bere helburu nagusiena. Gainera, Anboto Crossfit-eko arduraduna ere bada Osa.

  • Xabier Osak ordezkatuko du Gipuzkoa Mister lehiaketan

    Xabier Osak ordezkatuko du Gipuzkoa Mister lehiaketan

    21:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez zuen espero, baina Mister lehiaketan aurkezteko proposamena egin diote, eta Debako Xabier Osak baiezkoa eman du. Gipuzkoa ordezkatuko du ekainean egingo den lehiaketan.

Desberdin jaio arren, aurrera egitea lortu du Xabier Osak, eta gainera, goi mailako kirolaria da crossfit munduan. Anboto Crossfit gimnasioko ardurduna ere bada. "Zer falta duzun baino, zer duzun ikustea" gomendatu du Osak.