Amarauna
Berriztagarriak
Eraikuntzan asko erabiltzen da harea baina gutxitzen ari da. Zeintzuk dira alternatibak?
Aitor Urresti, EHUko irakaslearekin, eraikuntzan erabiltzen den harea hizpide. Zementua egiteko erabiltzen da harea, baina gero eta gutxiago dago. Zein alternatiba erabili eraikuntzan? Harearen ordez fibra naturalak erabil daitezke, esaterako, kalamua.
-
Eraikuntzan asko erabiltzen da harea
19:26 min
Harearen eskaera asko ugaritu da azken urteetan. Bereziki, eraikuntzak behar du harea, ondoren, zementua egiteko. Baina harea agortzen ari da, eta hondartza batzuetatik ezin da hartu. Harearen ordez, ohiko metodo tradizioanalak berreskuratzea aukeretariko bat izan daiteke. Aitor Urresti, EHUko energia berriztagarrien irakaslearen esanetan, hondarra ordezkatzeko alternatibak aztertzen ari dira. Kalamua, eta su mendietako errautsa aipatu ditu irakasleak.