Itxi

Amarauna

Opera euskaraz

XIX. mendean idatzitako lehen euskal opera berreskuratu eta antzeztu nahi dute

Eriz Zapirain | EITb Media

XIX. mende amaierakoa da euskaraz idatzitako lehen opera, 1884. urtekoa hain juxtu. 'Pudente' jarri zioten izena. Bi donostiarrek idatzi zuten: Serafin Barojak hitzak, eta Jose Antonio Santestebanek musika. Orain Donostia Opera elkarteak hura berreskuratu nahi du Jagoba Fadrikeren ekimenez.

  • Donostia Operako kideak, Donostiako Victoria Eugenian.

    Donostia Operako kideak, Donostiako Victoria Eugenian.

    15:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jagoba Fadrike donostiar baritono eta orkesta zuzendariak euskaraz idatzitako lehen opera berreskuratu nahi du. Proiektua bultzatzeko, datorren larunbatean, azaroak 26, Donostiako San Vicente elizan kontzertu berezia eskainiko dute. Donostia Opera abesbatzako 20 bat kidek, bi sopranok eta pianolojole batek Pudente operako zenbait pieza eskainiko dituzte Fadrikeren zuzendaritzapean.

Crowdfunding kanpiana ere jarri dute abian dirua biltzeko. Datorren urte amaieran nahiko lukete estreinatu opera. Hori guztia eta gehiago azaldu du Amaraunan Jagoba Fadrikek.