Amarauna
YOKO OPORRETAN
Juanjo Elordi: "Film hau haurrek zineman duten lehen esperientzia izatea nahi dugu"
Eriz Zapirain | EITb Media
Donostiako aurrestreinaldira abiatu aurretik, Juanjo Elordi zinemagileak 'Yoko oporretan' animaziozko filma aurkeztu du Amaraunan. Duela zazpi urte egindako 'Yoko eta lagunak' haren jarraipena da.
-
Juanjo Elordi Euskadi Irratian
13:28 min
Yoko oporretan filma 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua dela nabarmendu du Juanjo Elordi zuzendariak, baina guraso ez-euskaldunak ere gonbidatu nahi izan ditu zinema aretoetara. "Haurrek zineman duten lehenengo esperientzia gisara" pentsatuta dagoela ere aipatu du.
ETB3n ikus daitekeen Yoko pertsonaiaren telesailean dago oinarritua Yoko oporretan hau. Netflix, HBO eta gisako plataformen garaian, zinema aretoetara joatearen garrantziaz hitz egin du zuzendari markinarrak.