Itxi

Amarauna

Ayvee

"Bortxatu nindutela salatzeko egin ditut kanta berriak"

GORKA OTAEGI

Sexu erasoa jasan zuela kontatu digu Andrea Vitoria 'Ayvee' abeslariak. Bortxaketa jasan zuenetik urte eta erdi pasa denean, tolosar gazteak zazpi abesti argitaratu ditu gertatutakoa salatzeko. "Inguruko jende askok bizkarra eman dit eta bortxatzailea defendatu du"

  • Andrea Vitoria 'Ayvee' musikaria

    Andrea Vitoria 'Ayvee' musikaria

    21:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Salaketa jartzeko zortzi aldiz kontatu behar izan nuen nola bortxatu ninduten, prozesu gogorra izan zen", baina ondorengo hilabeteak ez ziren xamurragoak izan: "nire inguruko jende askok bizkarra eman zidan eta bortxatzailea defendatu zuen, depresioa izan nuen eta ezer egiteko gai ez nintzela geratu nintzen.

Eszenatokietatik ere aldendu nintzen". Urte eta erdiren ostean, Andrea Vitoria 'Ayvee' tolosarra gogotsu itzuli da musikaren mundura. "Psikologoaren eta musikaren laguntzaz, erabat sendatu naiz".

Zazpi abesti plazaratu berri ditu azken boladan jasan duenaz eta bere egoeran egon daitezkeen pertsonak animatzeko. Entzun elkarrizketa.