Itxi

Amarauna

THE BLUES HIGHWAY

Ander Zubillaga: "Bederatzi urtez aurreztu dugu dirua bluesaren ibilbidea egiteko"

MIkel Yarza | EITb Media

Ander Zubillaga eta Iñigo Asensio Txaston Dixie Band taldeko gitarra jotzailea eta teknikaria dira. Tolosatik AEBetara joan dira, Bluesaren Ibilbidea egitera. 2.000 kilometroz gaindiko errepideko bidean, Morgan Freeman Hollywoodeko izarraren klubean gelditu eta 'jam session' batean parte hartu dute

  • Bluesaren ibilbidea, AEBetan.

    Bluesaren ibilbidea, AEBetan.

    22:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ander Zubillaga eta Iñigo Asensio tolosarrak musikaz blai dabiltza AEBn. Txaston Dixie Band taldeko kideekin batera joan dira bertara, euren blues zaletasuna asetzera. Kalean, tabernetan... nonahi topatu dituzte zuzeneko emanaldiak, New Orleansetik Nashvillera bidean. Bederatzi urtez aurrezturiko dirua bilduta joan dira Route 61 egitera, garai bateko blues musikariek 'The Blues Highway' gisa izendatu zuten bide seinalatua.