Amarauna
Elkarrizketa
Guztiz deskonektatzea beharrezkoa da?
Aitor Aritzeta EHUko Soziologia faktultateko irakasleak deskonektatzea premziazkoa dela azaldu digu
-
Konektatuegiak egotearen kalteak
15:53 min
Whatsappetik alde egin, mugikorrak itzali, emailak ez jaso, sare sozialetan sartu gabe egon... hori egin al daiteke? Aitor Aritzetak posible eta beharrezkoa dela esan digu. Are gehiago, beti konektatuta egoteak dakartzan arazoak xehetu dizkigu.
Zenbat eta zenbat lagun ikusten ditugu kalean, gora eta behera, mugikorrari itsatsita? eta ez mugikorra eskuan dutela bakarrik, mugikorrari begira, dela whatsapa iritsi delako, dela sare sozialetatik abixu bat jaso dutelako, google mapsek lagunduta dabiltzalako batetik bestera. Zenbat ordu pasatzen ditugu bataz beste mugikorrei itsatsita?
Ikerketa bat baino gehiago egin dira, baina bataz bestekoa eginda, egunean 3 ordu eta 40 minuru erabiltzen ditugu, astean, gutxi gora behera 24 ordu. Astean egun oso bat pasatzen dugu mugikorrari begira... eta dagoeneko bat baino gehiagok hartu du erabakia noizean behinka deskonexioak egitea.
Dagoeneko badira hain konektatuta egoteak dakartzan kalteei buruzko ondorioak. Aitor Aritzeta EHUko Soziologia fakultateko irakaslearekin aztertu ditugu.