Amarauna
Elkarrizketa
Saltillo belaontzia itsasoratu dute
Portugaleteko Itsas Arrantza Eskolako ikasleek praktikak hasi dituzte Saltillo belaontzian.
-
Saltillo belontzia
13:43 min
Hondarribiko portuan da atzo iluntzeaz geroztik, SALTILLO belauntzia.
Hondarribiko portuan da atzo iluntzeaz geroztik, SALTILLO belauntzia. Portugaleteko Itsas Arrantza eskolako ikasleek praktikak egin ditzaten, udaero itsasoratzen dute belauntzi hori eta aurten ere Kantauriko uretan dabil ostiral arratsaldeaz geroztik, Arantxa.
Santurtziko portutik abiatu eta Lekeitiora egin zuten lehen etapan eta hor sartu ziren atzo goizean tripulazioa osatzen duten Porgtugaleteko eskolako 12 gazteak, Mikel Lejartza arduraduna eta abentura honen berri biltzen ari den kazetari frantsesa. Atzo Leikeitiotik abiatu eta iluntzean iritsi zen Saltillo Hondarribiko portura, estropada saioa amaitu ondoren.
Gorka Telletxea da tripulazioko gazteetako bat, Irundarra bera eta Amaraunean aritu da gaurkoan.