Itxi

Amarauna

Elkarrizketa

87 urte dira Federico Garcia Lorca erail zutela

Viznarren, fusilatu zuten herrian bertan, urtero omenaldi egiten diote poetari eta han den Joseba Ezeolazarekin hitz egin dugu Lorcaz eta Lorcak Nafarroara egin zuen bisitaz.

  • Federico García Lorca

    Federico García Lorca

    10:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzoko egunez hil zuten Federico García Lorca, 1936ko abuztuaren 19an, narratzaile eta antzerkigile granadarra. Bera eta bere obra oso ezaguna izan arren, Nafarroa bisitatu zuela ez da hain ezaguna.

Hil zutela 87 urte bete diren honetan, ez da ahaztu Espainiako Gerra Zibilean Fronte Popularreko kide eta homosexuala izateagatik fusilatu zutela. Gu  Viznar herrian, Granadan,  urtero egiten zaion omenaldian egon gara bertara joan den Joseba Ezeolazari esker.  "Tras la Pista de Lorca" bere liburua aurkeztu du idazle iruindarrak. Lorcak Nafarroara egindako bisitez hitz egiten duen liburu bikaina herritarrekin konpartitzeko aukera izan du. Ohorea  eta zortea izan da Viznarretik bertatik Ezeolazarekin Lorcaz hitz egitea. Han egin zaion omenaldi hunkigarria eta Lorcak Lizarran, Tuteran eta Iruñean egindako bisitak kontatu dizkigu Amaraunean.