Itxi

Amarauna

Alkohola

Alkohola errotuta dago jaietan: zein eragin du horrek gazteengan?

Alkoholaren kontsumo aztergai Nourdine Ouafa, Udane Ostolaza eta Kristina Illeskasekin. Nafarroako Gizakia helburu fundazioko zuzendari teknikoa da Illeskas, eta egin berri duten ikerketa baten arabera, Nafarroan, 13 urterekin jada alkohola edaten hasten dira gazteak.

  • Alkoholaren kontsumoa festa giroan

    Alkoholaren kontsumoa festa giroan

    23:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jaietan alkohola oso errotuta dago, eta gazteek ere horrela bizi dituzte jaiak. Nourdine Ouafak kontatu duenez, gaur egun ez du ezer edaten jaietan ateratzen denean. Udane Ostolaza harrijasotzaileak ere, jaietan alkohol gabe ondo pasa daitekeela uste du. Kristina Illeskas, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko zuzendari teknikoaren arabera, gizartean errotuta dago alkohola, eta gazteek helduek egiten dutena errepikatzen dute.