Itxi

Amarauna

HORMAIRUDIA UHARTEN

Unai Beroiz: "Nire aitonak flipatu egin zuen hormairudian bere burua ikusi zuenean"

Duela hiru urte, pandemia bete-betean, munduari bira eman zion argazki hunkigarria egin zuen Unai Beroiz argazkilari iruindarrak: aitona eta biloba elkarri bostekoa emanez, bi eskuen artean atariko kristala zegoela. Orain argazki hura hormairudi bihurtu dute Uharte herriko kiroldegian.

  • Unai Beroizen argazki ospetsua.

    Unai Beroizen argazki ospetsua.

    11:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko apirilaren 1ean gertatu zen, pandemia bete-betean. Itxialdi garaia zen, Unai Beroiz argazkilari nafarra bere aitonaren etxera joan zen. Eta hantxe, etxeko atarian egin zuten topo aitonak eta bilobak. Baina beraien artean kristala zutela. Eta ezin kristal hori zeharkatu. Ezin atariko atea zabaldu elkar besarkatzeko. Orduan, eskuak kristalean jarri zituzten, bakoitzak bere aldetik, eta Unai Beroizek argazkia atera zuen. Aitona eta biloba elkarri bostekoa emanez, bi eskuen tartean kristala zegoela. Argazkiak munduari bira eman zion. Hainbat sari irabazi zituen munduan zehar.

Hiru urte pasa dira jada momentu hartatik, eta orain argazki horren hormairudia egin dute Nafarroako Uharte herrian, Unai Beroizen aitona bizi den herrian bertan. Herriko artista batek egin du hormairudia, Javi Landak. Eta hemen dator politena: Unai Beroizek hormairudi hori ikustera eraman du, nor eta bere aitona, artelanean azaltzen den 93 urteko bere aitona. Eta aitonak flipatu egin du.