Itxi

Amarauna

Juan Aldaz, Soziologoa

Ann Trow Lohman edo Madame Restelle; mugimendu abortistaren aitzindaria ezagutu dugu

Juan Aldaz Soziologoarekin gaur beste traidore bat ezagutu dugu: Ann Trow Lohman. Ingalaterran izandako hastapena, New Yorkera nola joan zen, han zeraman bizimodua, abortista egin zenekoa edota Madame Restelle izenaren atzean ezkutatu zenekoak kontatu dizkigu.

  • Madame Restell. Wikipedia.

    Madame Restell. Wikipedia.

    16:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Aldaz soziologoak eman dizkigu xehetasunak. 1878an, Ingalaterran sortu zen Ann Trow Lohman. Bizitza gogorra izan zuen; lehen senarra, Henry Sommers jostuna zen, eta garai hartako gizon askoren antzera, mozkorra. Gauzak horrela bere senarraren hainbat lan egitera behartu zuen eta jantzigile aparta izan zen. Ingalaterrako sasoi hartako bizi-baldintza gogorren ondorioz ordea, 1830ean jaio zen alabarekin eta senarrarekin Estatu Batuetara joan zen. Han alargundu bazen ere, garai hartako alargunentzat izan ohi zen bidetik ihes egitea lortu zuen; berak eta alabak prostituziotik urrun mantentzea. 1936an Charles Lohmanekin ezkondu zen, egunkari bateko inprimategian lan egiten zuen hark. Abortista egin zen eta haurdunaldiarekin amaitu nahi zuten emakumeei laguntzeko, bere burua Madame Restell gisa iragartzen hasi zen garaiko egunkarietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia