Amarauna
Nafarroako txapeldun
Julio Soto: "Seigarren txapel honek lasaitasuna eta asebetetasuna eman dizkit"
Oholtzan lasai eta bertsoak sortzean gozatuz aritu dela aitortu digu Julio Sotok, eta hori ederra dela bertsolarientzat. Presente eta gozatu izanaren sentsazioa du biharamunean.
-
Julio Soto, Nafarroako bertsolari txapelduna
20:06 min
Bertso finaletan nagusitzen den seriotasunaz ere aritu zaigu Julio Soto eta onartu du horren erantzukizuna bertsolariek dutela hein handi batean. "Zurrundu egiten gara bertsolariok, batzuetan gehiegitxo" Urduritasunak ez diela laguntzen, gaiak ere askotan seriotasunerako aukera gehiago ematen dutela, eta batzuetan kosta egiten zaiela bertsolariei irrifar bihurriarekin aritzea, nabarmendu digu.
Txapeldun berria "atrebitu" da esaten, Nafarroan bertsolari on gehien egon den garaia dela. Loraldia bizi duela uneotan Nafarroako bertsolaritzak eta bertsozaleei dagokienez berdin: 2006an, lehen txapela jantzi zuen urtean, Elizondon 700 lagun ziren publikoan, 2023ko Abenduaren 2an, 2400. Giro zoragarria zela Anaitasunan, hori nabarmendu digu Julio Sotok.