Amarauna
Akustikoa
Jaione Olazabal eta familiaren ahotsek Errege Egunaren magia ekarri dute irratira
Itziar Alduntzin | EITb Media
Jaionek eta Jonek euren lau seme-alabekin kantu herrikoiak kantatu dituzte "Amarauna" saioan.
-
Jon, Jaione eta seme-alabak Gorka Otaegi aurkezlearekin
20:11 min
Euskal Herrian beti egon da kantatzeko tradizioa eta irratian beti egon da zuzeneko musika egiteko ohitura. Betiko bi ohitura hauek batu egin ditugu eta errege eguneko magia sortu da. Aresoko (Nafarroa) Jaione Olazabalek bere familia osoarekin kantatu du eta euren diskoa aurkeztu dute: Jon, Jaione eta seme alabak. Erregeek ekarritako opariak irekitzeko egun berezi honetan, euren etxeko berotasuna utzi eta gure estudiora etorri dira aho bete hortz utzi gaituen kontzertua eskaintzera.
Egin klik eta gozatu errege egunean Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan gertatu zen magiaz!