Amarauna
NICANOR ZABALETA BEKA
Nerea Arriola biolin-jotzailea: "Talentua landu egin behar da"
Nerea Arriola 22 urteko mendaroarrak Nicanor Zabaleta beka irabazi berri du. Amarauna saioan izan da eta hiru pieza eder eskaini dizkigu.
-
Nerea Arriola biolin-jotzailea.
26:52 min
Bost urte zituela hasi zen biolina jotzen etxean, garbi zuen txiki-txikitatik hori izango zuela bidea. Musikenen egin zuen lau urteko gradua, Tatiana Samouil irakaslearen tutoretzapean, eta ondoren Suitzan jarraitu zuen bere formazioa, Rolle hiriko International Menuhin Music Academy-n. Orain bere asmoa Lausana-ra joatea da, eta han beste 2 urteko masterra egitea.