Argi Ibili
Kafea eta tea
'Apollo 11', Ari Asterren bigarren filma, 'The little drummer girl' eta 'Anima'
Mikel Zumeta ikus-entzunezko gaietan adituak beste lau proposamen egin dizkigu 'Argi Ibili'n. Dokumental bat, serie eta pelikula bana eta film labur musikatu bat ekarri dizkigu.
-
Telebista
10:32 min
Mikel Zumeta ikus-entzunezko gaietan adituak Apollo 11, Todd Millerren dokumentala, proposatu digu. Dokumentala gizakiak ilargian lehendabiziko aldiz oina jarri zueneko misioaz arituko zaigu; 50 urte beteko dira gizakia ilargira iritsi zela gainera. Zumetaren iritziz, dokumentala oso landua dago, dinamikoa da eta estreinekoz ikusiko diren artxiboko irudiek berebiziko errealismoa eskainiko diote.
Midsommar pelikula ere izan dugu aipagai. Uztailaren 26an Ari Asterren bigarren zinta esteinatuko da eta ez gaitu hotz utziko.
Horrez gain, Erreinu Batuko 'The little drummer girl' telesaila ekarri digu. 1979an kokatuta dago, Palestinako ekintza armatuaren testuinguruan.
Azkenik, Thom Yorke Radiohead taldeko abeslariak eta Paul Thomas Andersonek (Magnolia, Phantom Thread...) film labur musikatua aurkeztu dute: Anima Yorken hirugarren bakarkako lana aurkezteko film labur musikatua eskaini digute. Netflixen dago ikusgai; dantza garaikidea eta Yorken zigilua duen musika uztartzen ditu 15 minutu irauten dituen lanak.