Itxi

Arratsaldekoa

Lehiaketa

Euskadi Irratiko 'Maite Dut Irratia' lehiaketaren sari banaketa

Zuriñe Zubillaga sarituak Praga eta Budapest-era bi lagunentzako bidaia irabazi du.

  • Irabazlea, Zuriñe Zubillaga, saria eskuan duela.

Zuriñe Zubillagaren Bakailoa saltsan saritu du Euskadi Irratiak Maite Dut Irratia lehiaketako hirugarren edizioan. Ostiral honetan, apirilaren 26an, izan da sari ematea Donostian, Euskadi Irratiaren egoitzan. Eroski Bidaiak-eko Elena Blanco,  Odile Kruzeta EiTB Irratiaren eta Koordinazio Editorialaren zuzendariak eta Jone Larrañaga Euskadi Irratiko Programa buruak parte hartu dute sari emate ekitaldian. Zuriñe Zubillagak Eroski Bidaiak-ek eskainitako bi lagunentzako bidaia egingo du udan,  Praga eta Budapest bisitatuko ditu aste betez.

Juan Kruz Igerabide, Arantxa Urretabizkaia eta Felipe Juaristi idazleek osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako 63 lanen artean, aho batez aukeratu dute irabazlea.

Kontakizunaren erritmo bizia azpimarratu dute epaimahaikideek, eta estiloan egindako ahalegina nabarmendu. Oso denbora zehatz batean eraikitako maitasun istorioa da, irudi poetikoak eta, aldi berean, ulerterrazak, zuzenak eta haragizkoak darabilzkiena. Kontakizun laburra eta oso bukaera erakargarriak ixten duena. Eitb.com-eko webgunean entzungai dago irabazlearen lana.